XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sacrificioarekin bat eginez Nola gintezken meza sainduaren entzutera, ahal dugun guziez behar lehiatu. Arrazoin onez ahal ez dugunean, artha har dezagun aphezarekin bat egiteko, arimako begiez ostia sainduaren altchatzen, eta mahain saindurat ostia sainduarekin etortzen ikhusten baginu bezala; ostia saindua orduan adora dezagun, comunione izpiritua egin dezagun, erran nahi da Jesus errezibitzen baginu bezal bezala egin zerbeit othoitz aintzinean eta ondoan: oi pratika salbagarria eta baliosa!... Hurusak hola funtski egiteko artha izanen dutenak elizan ahalaz, bertzela zaren lekutik.

2 Arratsaldean bi orenetarik laur orenen artean erreberri zazu emaitza bera, orhoituz Jesus tenore hoitan zagola kurutzearen gainean, munduko bekatuen erreparatzen, hirur orenetan hil izan zela, eta lauak arte hartan soldaduak lantza kolpeaz ideki izan zioela Bihotza.

Bai, galda zazu emaitza hoitan, (haur batek bere amarentzat othoitz egin behar du), Elizak, gure Ama onak, Erlijioneak lehen bai lehen garaitia zan dezan etsaien kontra.